3.5- Esne-behien elikaduraren eragina hirugarren herrialdeetako gizarte, ekonomia eta ingurumen-egoerari dagokionez: Inprimatu

Esne-behien elikadura baserri bateko lursailetako baliabideetan maximizatzean, larratzean edo, nagusiki, bazka-ereintzetan oinarrituta, abeltzaintza-ekoizpeneko nekazaritza ekologikoko ereduak hirugarren herrialdeetatik proteina-kontzentratuen (funtsean soja) eta energetikoen (artoa, esaterako) inportazio masiboen sistemarekin apurtzen du. Honek, egun, garrantzi berezia du sojaren kasuan, goian 2.10 atalean esan bezala, Latinoamerikako hainbat herrialdetako sojaren monolaborantza oso eragin negatiboa izaten ari baita bertako biztanlerien elikadura burujabetzako euren estrategia eta jokabideak garatzeko aukeran. Argentina eta Brasil bezalako herrialdeetako sojaren monolaborantza gehienak abere-elikadurari (edo motorrezko ibilgailuentzako nekazaritzako erregaiei) dagozkion erabileretarako esportatzen dira Iparraldeko herrialdeetara, elikagairik edo landatzeko lurrik gabe utzita bertako biztanleriak. Era berean, laborantza intentsiboetan nekazaritzako esportazioa produktu kimikoen erabileran bermatzen da normalean eta, soja bezalako laboreen kasuan, barietate transgenikoetan, biak hertsiki lotuta Hegoaldeko herrialdeetako ingurumen eta osasun-baldintzen narriadurarekin.

Horrela, soja bezalako osagaien inportazioarekin bukatzeak, Iparraldeko abeltzaintza iraunkorrari laguntzeaz gain, etorkizun aukera bat eskaintzen die Hegoaldeko herrialdeei.

Aurkibidea