3.3- Esne-behien elikaduraren eta baserriaren independentziaren arteko harremana: Inprimatu

Zenbat eta handiagoa izan baserri bateko bertako lurretan ekoizten den abere-elikagai kopurua, orduan eta mendekotasun txikiagoa izango du abeltzaintza-biztanleriak kanpoko interes ekonomiko eta teknologikoetan. Independentzia handiagoa du egun pentsuen inportazioan abeltzaintza intentsibo ereduarekiko mendekotasunagatik bizitzen ari diren arazoen aurrean:
•    espekulazioa abeltzaintzako pentsuen lehengaien prezioetan
•    soja bezalako osagaien ekoizpen eta merkataritzaren kontrol transnazionala
•    sojaren inportazioetan, esaterako, garbi eragiten ari den nekazaritzako ingeniaritza genetikoko teknologiaren kontrol transnazionala
•    transgenikoen erabilera ekiditeko ezintasuna
•    eta abar.
Nekazaritza ekologikoa ez da autarkiaren sinonimoa (ikus goian), nahiz eta koherenteena izan abere-elikadura baserriko bertako bazketan oinarrituta maximizatzea. Abeltzaintza-baserri batera osagarriak inportatzea ekidinezina denean, nekazaritza ekologikoko ereduak nekazaritza-baserrien eta abeltzaintza-baserrien arteko harreman zuzenak sustatzen ditu, ahalik eta distantzia laburrenetara eta laborantza ekologikoa izan dadin saiatuta.

Aurkibidea