2.11- Elikadura programetan aurkezturiko abere-elikadura: Inprimatu

Abereen elikadurarekin lotutako abere-elikaduraren helburuari buruzko informazioa osatzeko, orekatutzat jotzen diren anoen ikuspuntutik azterturiko elikaduraren osagai bakoitzaren balio elikagarriak aurkezten diren moduaren adibide bat eskaintzen da hemen. Goian eskainitako informazioa abereek elikagai bakoitza nola baliatuko duten islatzeko moduan ematean datza, landare baten osaera edo behiaren digestio-sistema bezalako arrazoiak direla eta behiak ezin baitu landare jakin batek duen elikadura-edukiaren % 100 baliatu. Bazka edo osagarri mota bakoitzeko batez besteko balioen adibideak dira:

•    Energia garbia (EG) mantentzerako (EGm), irabazi edo hazkunderako eta ugalketarako (EGi) sailkatuta, eta edoskitzerako (EGe). Batzuetan bazka-unitate (BU) terminoetan neurtzen da kg 1 garagar/alek emandakoaren energia baliokidea adierazteko
•    Materia lehorra (ML): behi batek behar dituen elikagai guztiak dauzka, ura izan ezik
•    Proteina gordina (PGd)
•    Proteina metabolizantea (PM), hau da, abereak benetan xurga eta erabil dezakeena
•    Digeri daitekeen proteina (DDP)
•    degradagarria ez den irentsitako proteina (DEIP), by-pass bezala ezaguna
•    irentsitako proteina degradagarria (IPD)
•    digestigarritasuna
•    materia organikoa: ikatza (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O) eta nitrogenoa (N) duten konposatuak organikoen artean sailkatzen dira
•    materia inorganikoa: “mineralak” ere deituak, gainerako elementu kimikoak dira (kaltzioa, fosoforoa eta abar).
•    Zuntz azido detergentea (ZAD) (zelulen paretetakoa, nagusiki zelulosa eta lignina)
•    Zuntz neutro detergentea (ZND) ZAD gehi hemizelulosa da. Landare batean zenbat eta zuntz gehiago, orduan eta digestigarritasun urriagoa
•    Palatagarritasuna.


Bazkaren elikadura-balio taularen adibidea (heldugabe, loraketaren hasieran, digestigarritasuna eta proteina gordina izan ezik, batez besteko balioak apiriletik irailera)

% ML Konposizio kimikoa % ML

Balio nutritiboa
Errautsak(Mineralak) PG Zuntza % Digestigarritasuna UF PD g/kgML
Ray-grass ingelesa 18 10 11.7
26 67.3 0.78 70
Ray-grass italiarra 18 9 10.3
25 66.9 0.75 60
Daktiloa 17
12 12.7 25 63.3
0.77 110
Arrauka garaia 19 13 11.7 26 66.5 0.65 85
Artoa 28 13
9.8 27 81.3 0.80
55
Alpapa 20 10 17.1 32 67.7 0.57 150
Hirusta zuria
18 11 16.7 23 74.7
0.75 152


Adibide honetatik, edonola ere, 2. atalean zehar emandako informaziotik ateratako ondorio bera atera daiteke: landare-espezieen barietate batetik eratorritako bazketan oinarrituriko elikaduraren garrantzia, bakoitzak hobeto betetzen dituen heinean elikadura premia jakinak.

Aurkibidea