2.5- Mineralak: Inprimatu

Mineralak beharrezkoak dira organoen funtzionamendurako zelulen sorkuntzan. Esne-behien beharrak honela banatzen dira: (a) kopuru handiagoetan behar dituzten makro mineralak  (Ca-kaltzioa, P-fosforoa, Mg- magnesioa, Na-sodioa, Cl,- kloroa, K-potasioa eta S-sufrea) eta (b) kopuru txikiagoetan behar dituzten mikro mineralak  (Co-kobaltoa, Cu-kobrea, I-iodoa, Fe-burdina, Mn-manganesoa, Se-selenioa eta Zn-zinka). Esne-behientzat, zehazki, makro mineral garrantzitsuenak sodio kloruroa (NaCl), kaltzioa (Ca), fosforoa (P) dira eta, batzuetan, magnesioa (Mg) eta sufrea (S).

Mineralen urritasunak edo desorekak gabezia, ugalketa eta metabolismo-nahasteak eragiten ditu abere-elikaduran, negatiboki eraginda aberearen produktibitateari. Kaltzioak eta fosforoak, D bitaminarekin batera, hezurren eraketari laguntzen diote. Magnesio urritasunak (hipomagnesemia edo bazkalekuen tetania) murrizketa ekoizpenean, musukulu-astintzeak eta behien ezinegona eragiten ditu. Sodio urritasunak gose eza sortzen du, eta ondorioz, deshidratazioagatiko pisu galera, eta ekoizpena ere murriztu egiten du.

Kobreak hainbat metabolismo-prozesutan eragiten du (metabolismoa: bi prozesu konjugatu (a) energia askatzen duen katabolismoa eta (b) energia hori, esaterako, proteinak sortzeko erabiltzen duen anabolismoa) eta urritasuna dagoenean abereek ile latza, egoera txarra eta beherakoa aurkezten dute. Kobaltoa B12 bitaminaren funtsezko osagaia da eta, urria izanez gero, hazkuntza eta ekoizpena murriztu egiten dira. Iodoak hazkuntzan eragiten du, hormona tiroideoaren zati den heinean. Eragina du esne-ekoizpenean eta urritasunak bozioa (guruin tiroideoaren hantura), abortuak eta kume ahulak sortzen ditu. Selenioa garrantzitsua da ugalketa-prozesuan eta, E bitaminarekin batera, muskulu biguna sor dadin ekiditen du. Selenio urritasunak ugalkortasun-tasa baxuak ekartzen ditu.


Esne-behien behar mineralen adibideak*:

(i) materia lehorreko % edo ppm-tan adierazita

Minerala Hazten ari den 200kgko zekorra Edoskitzen ari den behia 10kg/egunean Bazka edukia **(adibidea)
(a) Materia lehorreko %tan
Kaltzioa (Ca)
0.43
0.32 0.59    +/-   0.04
Fosforoa (P)
0.24
0.30
0.34    +/-   0.06
Magnesioa (Mg)
0.15
0.18 0.18-0.19    +/-   0.01
Sodioa (Na) 0.07
0.10 0.10    0.34    +/-   0.14
(b) MLeko ppmtan
Zinka (Zn) 12-20 
18-25 42    +/-   3
Kobrea (Cu) 8-14 10-14 5-10    +/-   1
Manganesoa (Mn) 10-20 10-20 197    +/- 34
Kobaltoa (Co) 0.11
0.11
1.39 +/-   1
Selenioa (Se) 
0.03-0.05 0.03 – 0.05 0.04 +/-   0.003


*  Koadro hauetan guztietan, balioak batez bestekoak dira, goian aipatu arrazoiak direla eta.
** % 60an ereindako gramineoak, % 10ean leguminosoak, % 30ean espezie espontaneoak.

 

(ii) Eguneroko beharraren arabera adierazita, gramotan

Ca
P Na
Mg
Behiaren mantentze arrunta 
30.0 20.0 12.0 15.0
Litro bat esne ekoizteko 2.5
2.0
0.8
0.6
Mantentzea + esne-ekoizpena:
•    15 litro esne egunean   
60-70 40-50
20-25 20-25
•    20 litro esne egunean 
85-90 50-60 25-30 20-30
Behi lehorra ernalditik 7 hilabetera 60-70 40-50 35-40 30-35



Beste behin, mineral-behar hauek elkarrekin aseko dituzten inguruneko zelai eta larreetako landareen bazkatze edo erabilera berdea bilatzea da kontua, belar ondua edo siloratua, esaterako. Larreetako landare nagusiak gramineoak edo leguminosoak dira. Landare-talde hauen batez besteko edukiak hauek dira:

Minerala 
Gramineoak Leguminosoak Bazka-edukia *
Kaltzioa (Ca) %    
0.59 
1.86 0.59 +/- 0.04
Fosforoa (P) %
0.33
0.36
0.34 +/- 0.06
Magnesioa (Mg) % 0.18
0.29 0.18-0.19 +/- 0.01
Sodioa (Na) % 
0.23 
0.19 0.34 +/- 0.14
Zinka (Zn) ppm 32.00 55.00
42.00 +/- 3.00
Kobrea (Cu) ppm 
6.00 12.00 5-10 +/- 1.00
Manganesoa (Mn) ppm 
197.00 +/-  34
Kobaltoa (Co) ppm 
0. 20 42.00
1.39 +/-  1.00
Selenioa (Se) ppm 
0.04 +/-   0.00


* % 60an ereindako gramineoak, % 10ean leguminosoak, % 30ean espezie espontaneoak.

 

Bazka zehatzen adibideak:  (g/kg)

Ca 
P
Mg 
Na
* Argi-belar siloratua 
14.4 
1.7
2.8
0.9
* Argi-belar berdea  (loraketaren hasieran)
4.84 0.59 0.59 0.2
* Gramineoen siloratzea (loraketaren hasieratik erdira) 6.5
1.9 1.3 0.6
* Gramineoen bazka + hirustak 3.5 0.6 -- --
* Artoaren siloratzea (esne-alea) 
0.92
0.55
0.12
0.07

 

Baserriko belar freskoa


Larre edo zelai natural bat (edo hasieran ereindakoa eta egun erdi naturala dena) ez izateagatik egon daitezkeen hutsuneetan komeniko liratekeen espezie guztiak ezartzea komeniko litzateke. Horrela, hutsuneak aurkitzen direnean –goian aipatu bazkaren adibidean, magnesioa (Mg), kobrea (Cu) edo selenioa (Se)- landare-espezie jakin batzuekin zuzentzen dira. Horrela, leguminosoek gramineoen hutsune batzuk orekatzen laguntzen dute: hirusta zuriak, esaterako, selenio-eduki handiagoa du. Beste familia batzuetako beste espezie batzuek ere ekarpenak egiten dituzte, nahiz eta kopuru txikiagoetan: txikoria-belarrak (Taraxacum officinale) kaltzioa, burdina, sufrea, manganesoa, magnesioa, fosforoa eta gatz potasikoak ematen ditu; plantainak (Plantago sp.) kaltzioa ematen du; artzain-zakuak (Capsella bursa-pastoris) kaltzioa, burdina, potasioa eta fosforoa; sapelarrak (Stellaria media) kobrea, burdina, fosforoa, kaltzioa eta potasioa; eta sabi hostozuriak (Chenopodium alba) burdina, kaltzioa, fosoforoa eta potasioa. Kopuru handiagoan edo txikiagoan zelaietan dauden landareak dira, batzuk zelaietako toki jakin batzuetan, behiek tarteka baino ez baliatuta. Izan ere, kasu batzuetan behiak tarteka landare hauekin elikatzen badira ere, ez dira kopuru handitan baliatu behar, euren baitako osagai zehatz batzuen ondorioz osasun-arazoak sortuko lituzkete eta.

Aurkibidea