2.2- Proteinak: Inprimatu

Proteinak aminoazidoek osatzen dituzte eta nahitaezkoak dira abereen hazkuntzarako, funtzio ugari betetzen baitituzte (egiturazkoak, erregulatzaileak, garraiatzaileak, immunologikoak, entzimatikoak, defentsiboak…). Gramineoen proteina-edukia  leguminosoena baino txikiagoa da, bereziki landare helduetan. Horrela, heldutasunaren arabera, gure inguruneko leguminosoek % 15 eta 23 bitarteko proteina gordina izan dezakete, gramineoek, ordea, % 8 eta 18 bitartean dute. Bazkaleku eta zelaietan modu naturalean hazten diren beste familia batzuetako espezieen proteina ekarpenak ez du garrantzi handirik, nahiz eta sabi hostozuria (Chenopoidium alba) eta plantaina (Plantago sp) aipa daitezkeen garrantzizko nolabaiteko proteina-edukia dutenen adibide gisa.

Aurkibidea