2.1- Energia-ekarpena: Inprimatu

Energiaren iturririk garrantzitsuenak karbohidratoak dira. Energia-beharrak esne-behiak mantentzeko eta ekoizpenerako direnen artean banatzen dira. Behien elikaduran energia-ekarpenik egon gabe, errumeneko bakteriek ezin dituzte proteinak bihurtu eta murriztu egiten da esnearen ekoizpena. Bazkek % 30 eta % 90 arteko zuntza izan dezakete, areagotu egiten dena landareen heldutasunarekin. Zuntza areagotutakoan handitu egiten da lignina-edukia eta horrek eragiten duena da karbohidratoak ez egotea hain eskuragarri behien errumeneko mikrobioentzat. Ondorioa da murriztu egiten dela bazkaren energia-ekarpena. Arrazoi hauek direla eta, bazkak landareen gaztaroan erein edo bazkatu behar dira, haien energia-ekarpena maximizatzeko. (Siloko artaberdea salbuespena da, aleetako digeri daitekeen almidoi-edukia handia baita, baina Vista Alegre baserrian artoa abere-elikadurara inportaturiko osagarria da, ez bertako zelaietan eskura dagoen baliabidea). Leguminosoek, batez beste, % 60an dituzte karbohidratoak. Gramineoek energia gehiago eskaintzen dute, esaterako, daktiloak (Dactylis glomerata), arraukak (Festuca sp.) edo ray-grassak (Lolium sp.).

 

 

Aurkibidea