1-Abere-elikaduraren helburuak: Inprimatu

Historikoki, esne-behien elikaduraren helburua esnearen ekoizpenean positiboki eragitea dela adierazi da, elikadura-unitate bakoitzak ekoizturiko esne-kopuruaren ikuspuntutik (pisua adierazita edo termino ekonomikoetan neurtua). Hala ere, esne-baserri batean helburu nagusienetariko bat hau izan badaiteke ere, abere-elikaduraren gaineko nekazaritza ekologikoko ikuspuntuak aintzat hartu beharreko eta aldi berean bete beharreko beste funtzio batzuk azpimarratzen ditu:

• Behiaren ongizatea optimizatzea:
- Garapen metaboliko egokia
- Behiaren ugalketa-gaitasunaren garapen egokia
- Behiaren osasun orokorraren egoera ona

• Elikadura-ereduak ingurumenaren oreketan izan ditzakeen funtzio positiboak optimizatzea:
- Nekazaritzako fauna eta flora bioaniztasuna eta naturala iraunarazteko gaitasuna
- Energia fosilen erabilera murrizteko eta energia aurrezteko gaitasuna
- Lurra zaintzeko gaitasuna
- Klimaren krisia gainditzen laguntzeko gaitasuna


Melanargia galathea




• Behiaren esnearen (gazta eta jogurtaren eta bestelako esnekien) kalitatea optimizatzea, kopuruaz harago: elikadura eta osasun balioa kontsumitzaileentzat.
• Abeltzainari ematen dion independentzia tekniko eta ekonomiko maila optimizatzea.
• Hirugarren herrialdeen gaineko gizarte, ekonomia eta ingurumen ondorio negatiboak ekiditea.

Nekazaritzako eredu ekologikoan funtzio hauek guztiak aldi berean eta ahalik eta hoberen betetzea ahalbidetzen duen abere-elikadura identifikatzen saiatzen da, behiek behar bezala garatzeko zenbait premia estalita izan behar dituztelako oinarritik abiatuta.

 

Aurkibidea